NAIZ.INFO
CUITUNIGRU

Dario Cataldo italiarra nagusi Cuitunigruko helmugan

Dario Cataldo italiarrak irabazi du Vueltako hamaseigarren etapa Cuitunigruko helmugan. Bestalde, ‘Purito’ Rodriguezek denbora atera dio gaurkoan Alberto Contadorri.

Dario Cataldo italiarra izan da Vueltako hamaseigarren etapako irabazlea. (Jaime REINA/AFP)
Dario Cataldo italiarra izan da Vueltako hamaseigarren etapako irabazlea. (Jaime REINA/AFP)

Dario Cataldo (Omega) italiarra nagusitu da Xixon eta Cuitunigru artean lehiatu den Vueltako hamaseigarren etapan eta ‘Purito’ Rodriguezek jarraitzen du elastiko gorriarekin. 183 kilometrotako ibilbidearen ostean, italiarra izan da lehena Pajareseko mendatearen gainean.

Italiako txapelduna da erlojupeko saioan 27 urteko txirrindularia. Thomas de Gendt (Vacansoleil) belgarekin ihesaldian ibili ostean, atzean utzi du berau azken kilometroetan, helmugara bakarrik iritsiz.

‘Purito’ heldu da helmugara hauen atzetik eta gaurkoan ere Contadorri segundu batzuk atera dizkio.

Atseden eguna izango dute txirrindulariek biharkoan. Asteazkenean, aldiz, Santander eta Fuente De arteko etapa lehiatuko dute, 187 kilometrotakoa.

Zazpigarren izan da etapan Igor Anton eta bederatzigarren postuan dago orain sailkpen nagusian.

Jarraitu Vueltaren inguruko informazio guztia NAIZen webgune berezian.