NAIZ.INFO
PEÑAFIEL

Esprinterrentzako aukera polita, Vueltaren 19. etapan

Vueltako 19. etapan, Peñafiel (Valladolid) eta La Lastrilla (Segovia) arteko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek. 178,4 kilometro ditu etapak eta profila erabat laua da.

Daniele Benatti, atzoko etaparen irabazlea. (Jaime REINA/AFP PHOTO)
Daniele Benatti, atzoko etaparen irabazlea. (Jaime REINA/AFP PHOTO)

Vueltaren aurtengo edizioak azken egunak bizi ditu. Hori dela-eta, igandean Madrilera iritsi aurreko azken aukera dute gaur esprinterrek.

19. etapa honen profila erabat laua izaki, eta nekea nabaritzen den arren, esprinterrak dituzten taldeek adi egon beharko dute, sor daitezkeen ihesaldiengatik.

Irteera 13.15ean izango da eta 17.29-17.53 bitartean espero da txirrindulariak helmugaratzea.

Atzoko etapa Daniele Benattik irabazi zuen eta Alberto Contadorrek maillot gorriari eutsi zion.

Vueltaren informazio guztia NAIZen webgune berezitik jarrai daiteke.