Naiz.info
Madril

Degenkolbek Contadorrekin batera ospatu du Vueltaren amaiera

Esprinter alemaniarrak Espainiako itzuliko bostgarren etapa garaipena eskuratu du Madrilen. Contador izan da irabazle nagusia doping kasu batean zigorturik egon ondoren goi mailako txirrindularia izaten jarraitzen duela erakutsi baitu.

Contador Valverde eta Rodriguezekin podium-ean. (Jaime REYNA / AFP)
Contador Valverde eta Rodriguezekin podium-ean. (Jaime REYNA / AFP)

Alberto Contadorrek bere bigarren Vuelta irabazi du gaur Madrilen. Tourrean positiboa eman ondoren, zigorturik egon da urte osoan zehar txirrindulari espainiarra, baina Espainiako itzulian lasterketara itzuli da eta irabaztea lortu du.

Lan asko egin behar izan du garaipena lortzeko. Lasterketaren azkenengo astean lortu du sailkapeneko lehen postura igotzea eta larunbatean asko sufritu arren ez du hutsik egin.

Madrildarrarekin batera Joaquim Rodriguez eta Alejandro Valverde izan dira itzuliko beste protagonista nagusiak eta podiumera igo dira.

Azken etapa Degenkolb alemaniarrak irabazi du. Vueltako beste izen garrantzitsuenetako bat bost etapa irabazi baititu. Bestalde, Movistar talde nafarrak irabazi du taldekako sailkapena eta Simon Clarke austraiiarra izan da nagusi mendian.

Vueltaren inguruko informazio guztia NAIZen aurkituko duzu.