NAIZ.INFO
TUTERA

Eraso markak dituen gizon baten hilotza topatu dute Tuteran

30 eta 40 urte arteko gizonezko batena da Tuterako Reina Sofia ospitaleko aparkalekuan topatu duten hilotza. Nafarroako Gobernuak erasoa jasan duela erakusten duten markak dituela adierazi du.

Goizeko bostak aldean Tuterako Reina Sofia ospitaleko aparkalekuan topatu dute 30 eta 40 urte arteko gizonezko baten hilotza. Nafarroako Exekutiboak adierazi du eraso markak dituela.

Poliziak ikerketa abiatu du gaia argitzeko eta medikuak heriotzaren arrazoia aztertzen ari dira.