Behobia txikia, gero eta arrakastatsuagoa
Seigarren edizioa du aurten Behobia-Donostia Txikiak eta, urtetik urtera, arrakasta handiagoa lortzen ari da, batez ere iaz izan zuen formatu aldatekarekin. Alderdi Ederrera aldatu zuten antolatzaileek eta egun bat aurreratu, larunbatera pasa, alegia. Emaitza kategoriakoa izan zen: bi mila parte-hartzaile, eguraldi ederrarekin (ez biharamunean egin zuenaren modukoa…).

Aurreneko lau edizioetan helduen Behobiaren egun berean «jokatu» zen umeena, Boulevarrean, baina iaz Alderdi Ederrera aldatu zuten antolatzaileek eta egun bat aurreratu, larunbatera pasa, alegia. Emaitza kategoriakoa izan zen: bi mila parte-hartzaile, eguraldi ederrarekin (ez biharamunean egin zuenaren modukoa…).
Hala ere, Alderdi Ederrek baditu hainbat arazo honelako ekitaldia hartzeko, eta aurten beste toki batera eramatea erabaki dute antolatzaileek, hain zuzen ere Anoetako mini-estadiora. Tokia askoz egokiagoa da, bai zabalera aldetik, bai aterpea daukalako, eta bai sartzeko eta irteteko ate ezberdinak dauzkalako. Gainera, atletismoko pistan aritzea umeentzako bereziki erakargarria izango dela uste du Fortunak.
«Izena emateko epea ireki eta bi egunetan toki guztiak bete ziren. Ezin izan ditugu hartu nahi zuten neska mutiko guztiak» dio Iñigo Etxeberriak. Esaterako, 0-5 urte artekoentzat zeuden 500 tokiak ordu erdian bete ziren. Guztira, bi mila parte-hartzaile izango dira, aurten ere, Behobia txikian. Baliteke etorkizunean kopuru hori handitzea, baina toki aldaketarekin gauzak nola irteten diren ikusi arte ez dute pauso hori eman nahi antolatzaileek.
Azoka erakargarria
Behobia-Donostiaren beste osagarrietako bat atletismo azoka da. Ohikoa da lasterketa handietan azoka hauek antolatzea, eta Donostian ere hala egin izan da, baina aurten tokiz aldatuko da hau ere. Kursaalean izan beharrean, Anoetako Belodromoan ospatuko da.
Lasterketan parte hartuko dutenetatik ia erdiak, 11.000 korrikalarik, azoka horretan hartuko dute dortsala eta kamiseta, baina herritar orori irekia dago, dohainik.
Atletismo arloko punta puntako materialea (zapatilak, arropak, galtzerdiak…) eskura egongo da bertan, eta medikuak eta podologoak ere ez dira faltako, aholkuak emateko. Hitzaldiak ere izango dira, adibidez atletismoaren munduan pil pilean dagoen gai bati buruz, hau da, amortiguazioarekin edo gabe egin behar den korrika. Ostiral eguerdian irekiko dute eta larunbat osoa egongo da zabalik. «Erreferentziazko azoka bihurtzea nahi dugu, atletismo munduarentzat oso erakargarria izan dadila» dio Iñigok.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
