
Korrika 18 Andoainen hasiko da martxoaren 14an. ‘Eman euskara elkarri’ izango du goiburu euskararen aldeko lasterketa erraldoiak, «euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko».
Bilbon aurkeztu dute Korrikaren 18. edizioa Korrika arduradun Edurne Brouardek, AEKren Koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak eta AEKren Artezkaritza kideek.
Adierazi dutenez, egun euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiak omendu nahi dituzte; «bere ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako».
Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren, martxoaren 24an amaituko du Korrikak bere ibilbidea Baionan.

Euskal Herria
Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Herria
Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Euskal Herria
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Musika
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osasuna