Naiz.info
Donostia

Gipuzkoako aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztuko diela iragarri du Markel Olanok

Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJko bozeramaile Markel Olanok iragarri duenez, bere alderdiak osoko zuzenketa aurkeztuko die Bilduren aurrekontuei.

Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Olanok salatu du Bilduk ez dituela bete EAJrekin aurrekontuak aurrera ateratzeko hartutako konpromisoak eta errepide, zabor eta ekonomia aferetan dinamika «negatiboa» sortu dela ohartarazi du.

EAJko bozeramailearen arabera, herritarrek ez dute ulertuko alderdi jeltzaleak Bilduri egindako eskaintzak ukatu izana «aurrekontuak onartuko lituzkeen akordio orokor bati esker».

Gipuzkoako Aldundian Bilduk dituen ordezkariek EAJren tesia ez dela aldatu, haatik, areagotu egin dela adierazi ziela esan du Olanok azken asteetan izandako harremanetan, eta egoera ekonomikoa okertu egin dela helarazi zietela ordezkari jeltzaleari.

Gabonetako pagari dagokionez, Aldundiko langileek hura jasoko dutela espero du Olanok, lurraldeko legebiltzarra izaki, ikuspuntu juridiko eta tekniko batetik «trataera ezberdina» jaso beharko lukeelako afera horrek.