NAIZ.INFO
BILBO

Galduta zeuden hiru mendizale onik aurkitu dituzte Karrantzan

Karrantzan mendian galduta zeuden hiru mendizale onik erreskatatu dituzte bart, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez, Bilbo, Santander eta Burgosko hiru mendizale galdu egin ziren atzo Karrantzan, Karlista menditik jaisten ari zirela, lainoagatik.

21.20 aldera Ertzaintzari deitu zioten, beren egoeraren berri emateko. Bilaketa lanei ekin zieten ibilgailu eta argi seinaleekin eta handik gutxira aurkitu zituzten, onik.