NAIZ.INFO
BILBO

Olaizola II.a eta Ibai Zabala 22-15 nagusitu dira Berasaluze VIII.a eta Albisuren aurka

Txapelketa bigarren puntua lortu dute Olaizola II.a eta Ibai Zabalak Berasaluze VIII.a eta Albisuren aurka 22-15 irabazi eta gero. Neurketaren zati handiena atzetik egin badute ere, azken tantuetan nagusi izan dira irabazleak.

Tantoak amaitzen ederki asmatu du Aimar Olaizolak. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Tantoak amaitzen ederki asmatu du Aimar Olaizolak. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Binakako txapelketako hirugarren jardunaldiko neurketa jokatu dute Bilboko Miribilla pilotalekuan Olaizola II-Zabala eta Berasaluze VIII-Albisu bikoteek. Lehenek eraman dute partidua (22-15) eta txapelketako bigaren puntua lortu dute modu horretan.

Neurketaren zati handiena atzetik egin dute markagailuan irabazleek, Albisuk erakutsi duen jokuagatik batez ere. Baina azken txanpan behera egin du honek eta Zabalak atzeko koadroetan nagusitzeko aukera izan du.

Neurketarik irabazi gabe jarraitzen dute txapelketan Pablo Berasaluze eta Albisuk.