
15.143 danborrarik parte hartuko dute urtarrilaren 20an Donostiako kaleetan ibiliko diren helduen 126 danborradetan. Iaz baino sei konpainia gehiago aterako dira aurten, Juan Karlos Izagirre alkateak eta Nerea Txapartegi Kultura zinegotziak azaldu dutenez. Horien artean 114 mistoak dira, eta hamaika soilik gizonez osatuak.
Aurtengo San Sebastian Egunak hiru berrikuntza dakartza. Batetik, eta genero berdintasuna bultzatzeko ematen ari diren urratsen aitorpen gisa, urtarrilaren 19ko gauerdian danborradan atera ziren lehen emakumeetako seik, Kresala elkartekoak, ikurrina altxako dute Konstituzio Plazako Liburutegiko bigarren solairuko balkoian.
Bestetik, eta jaia «herritar guztiena denez», lehenengo solairuko balkoian herritarrak izango dira gonbidatuak, bai 19an bai 20an, festaren hasiera eta bukaerako ekitaldiak bertatik ikusteko. Zozketa bidez hautatutako 33 lagunek eta haiek aukeratutako laguntzaile banak izango dute zorte hori, guztira 66 pertsona egun bakoitzean. Zozketa astelehenean egingo da. 2.900 lagunek baino gehiagok eman dute dagoeneko izena.
Hirugarren berrikuntzak Donostia erre zuteneko bigarren mendeurrenarekin zerikusia du. San Sebastian bezperan, 11.45ean 1.400 danborrari, haur zein heldu, Alderdi Ederreko terrazan bilduko dira 1813an hiriko ereserkia zena jotzeko, Txistularien Udal Bandak, abesbatza batek eta dantza talde batek lagunduta.
Udalak, gainera, mendeurrenezo 20.000 txapa banatuko ditu danborradetako kideen artean.
Txapartegik konpainia mistoek eta emakumee danborrarien kopuruak urtetik urtera gora egiten dutela nabarmendu du eta eraso sexistarik gabeko jaia aldarrikatu du.
Izagirrek, berriz, festa donostiar guztiena dela nabarmendu du eta gatazkarik eta erasorik ez dadila izan eskatu du.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
