Kataluniako Legebiltzarrak burujabetzaren aldeko adierazpena onartu duela eta, agiri bat kaleratu du Aralarrek. Bertan, Iñaki Irazabalbeitia alderdiko kanpo-harremaneratako arduraduna osoko bilkura «historiko eta hunkigarrian» izan dela nabarmendu du.
Gaurko eguna «oso garrantzitsua» dela esan du Irazabalbeitiak, «demokrazian sakontzeko urrats esanguratsua eman dutelako». Hala ere, Kataluniako herritarren erabakitze eskubidea onartua izan dadin «beste urrats asko eta inportanteak» eman beharko direla adierazi du.
Zentzu horretan, Aralarrek Kataluniako gizartea zoriondu du, «herritarren borondate argi bati erantzunda heldu delako erabakitzeko eskubidea praktikan jartzeko ekimena». Ekimena bultzatu duten alderdiak zoriondu ditu, «ERC bereziki».
Europan erabakitzeko eskubidearen inguruan gauzatzen ari diren ekimenei «arretaz» begiratu behar zaiela aldarrikatu du Irazabalbeitiak, «horietatik ikasteko». Eskozian eta Katalunian ematen ari diren urratsek eragina izango dute Euskal Herrian Aralarren ustez.

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

Ertzainas del ‘caso Zabarte’ dicen que los proyectiles prohibidos «se les cayeron de una bolsa»

