NAIZek erreakzio erronda egin du hainbat argitaletxeren artean. Susa, Txalaparta eta Alberdaniarekin izan gara eta gehienek informazio faltagatik iritzi sakonak emateari uko egin diote.
Susako editore Gorka Arrese «iluntasunaz» mintzatu da, Gerediaga Elkarteak arrazoi zehatzak zeintzuk diren ez duelako argitara eman. Bere aburuz, aurtengo Azokaren kudeaketa bikaina izan da Goenagaren partetik eta «inoizko irudi publikorik sendoena» erakutsi du. Gustora agertu da egindako lanarekin, beraz.
Gerediagaren «argitasun faltak» eztabaida «lokazten» duela azpimarratu du eta bat dator Goenagaren balorazioarekin: «Iazkoa Azokarik onena izan zen», nahiz eta ezin diren alderatu, Arresek azpimarratu duenez, Susak izan dituen salmentak eta gainontzeko argitaletxe eta diskoetxeek izan dituztenak.
Txalapartatik, Mikel Soto mintzatu da gaiaren inguruan eta ez dauka iritzi berbera. Bere esanetan ez da zuzena Azoka arrakastatsua izan dela baieztatzea, batez ere egungo salmenten kopurua zenbatekoa den ikusita.
Bere ustez, Azoka eremutik nola zabaldu asmatu beharrean dira, egungo egoerara egokituta.
Inazio Mujika Iraolak, Alberdaniatik, uko egin dio balorazio bat egiteari. «Ezin dut iritzirik eman ezagutzen ez dudan zerbaiten inguruan».

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak


