Naiz.info
Bilbo

Gazte Zukgua eta Euskadiko Gazte Sozialisten bilkura, normalizazio prozesuaren baitan

Euskal Herrian ziklo politiko berria irekia duela konpartitu dute, baita martxan den konponbide prozesuak aurrera egitearen beharra ere. PSEk Bilbon duen egoitzan izan da bilkura.

Zukguako parte hartzaileak PSEko gazteekin bildu dira. (ZUKGUA)
Zukguako parte hartzaileak PSEko gazteekin bildu dira. (ZUKGUA)

Ezker abertzaleko gazteak eta Euskadiko Gazte Sozialistek bilkura egin dute PSEk Bilbon duen egoitzan, normalizazio prozesuaren bidean.

Gazte Zukgua prozesua izan dute mintzagai, baita Euskal Herrian irekitako aro politiko berria ere. Konponbide prozesuak aurrera egitearen beharrarekin bat egin dute, nahiz eta prozesuaren norabide edo gakoen inguruan ez dituzten iritzi eta helburu berberak elkarbanatzen. Hala ere, oinarrizko puntu batzuetan adostasunak aurkitu dituzte: minimo demokratikoen errespetua, ilegalizazioen bukaera, lan politikoa inongo eragozpenik gabe aurrera eramateko bermeen ezarpena, eta abar.

Gazte Sozialistek ezker abertzaleko gazteen lan politikoari babesa adierazi diete, eta askatasunean jarduteko duten eskubidea urratua ez izatea espero dutela adierazi dute.

Irekitako harreman berriari aurrerantzean jarraipena emateko prestutasuna adierazu dute bi aldeek.