
Sestaoko Kasko plazan eginiko agerraldi batean, Sorturen Bizkaiko Herrialde Kontseilua osatzen duten 26 kideak aurkeztu dituzte asteazken honetan.
Maribi Ugarteburu izango da Kontseilu horretako koordinatzailea, eta Iker Rodrigo haren ondokoa. Mikel Etxaburu ondarroarrak Borroka Ideologikoaren arloa hartuko du bere gain, Yolanda Jubetok Langile Mugimenduari dagokiona, Jone Goirizelaiak Askatasun Demokratikoena eta Fernando Diezek presoena.
Horiez gain, badira beste sail batzuk eta eskualde guztietako ordezkariak.
Bizkaiak «sakoneko» aldaketa politiko, sozial, ekonomiko eta instituzionala behar du. «Berritzerako, demokratizaziorako eta ekonomiaren sustapenerako proiektu integral bat» behar duela azpimarratu dute Sortuko ordezkariek, parte-hartzean eta justizia sozialean oinarri harturik.
Inposizio egoeratik «bakearen eta eskubideen bermearen agertokira» egin beharreko bidean indarra egiteko konpromisoa agindu du Sortuk.
«Bizkaian, eskuinaren politikaren ondorioz, administrazioek ez daukate diru nahikorik ekoizpenaren arloan inbertsio berriak egiteko, ezta oinarrizko zerbitzu publikoei eusteko ere», nabarmendu dute, beste era batera gobernatzerik badagoela azpimarratzeko.
Politika egiteko beste modu baten adierazgarri gisa, hainbat adibide aipatu dituzte: jarduera politikoa bukatzerakoan, lehengo zereginetara itzuliko dirala agindu eta espresuki uko egin diote une hori heltzen denean enpresaren bateko administrazio kontseiluan sartzeari. Gainera, dedikazio esklusiboa izango duten guztiek, ardura gorabehera, berdina kobratuko dute eta inork ez du auto ofizialik edo idazkari partikularrik izango.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
