NAIZ.INFO
ZARAGOZA

Koparako aukera urrundu zaio Realari Zaragozaren aurka galduta

Zaragozaren aurka ezin izan dute ezer egin txuri-urdinek eta Erregina Koparako sailkapena asko zaildu zaie (ligan 10 puntura dago orain Zaragoza, Koparako sailkapen postuetan).

(Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS)
(Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS)

Prainsa Zaragozak Reala baino dezente gehiago dela erakutsi du gaur (2-0) eta txuri-urdinek ligan sailkapen taulan erditik behera jarraituko dute. Erregina Koparako sailkapen txartela lortzeko aukera ederra zuten gaur Realeko jokalariek, lau puntura murriztu ahal baizuten Zaragozarekiko (eta 8. postuarekiko) zuten aldea, baina galdu egin dute eta orain 10 puntura dute aukera hori.

Sei jardunaldi geratzen dira liga amaitzeko, 18 puntu, eta beraz oso maldan gora jarri zaio Donostiako taldeari Erregina Koparako sailkapena.