
Gasteizko Foruen plazan eginiko agerraldi batean, modalitate desberdinetako kirolariek publikoki eman diote atxikimendua Lasterbidean ekimenari.
Euskal herritar asko eta beren senideak pairatzen ari den eskubideen urraketarekin –urruntzea edo sakabanaketa kasu– bukatzeko beharra nabarmendu dute.
Azaldu dutenez, Etxerat elkartearen helburuekin bat egiten duen duen herritar talde batetik abiatzen den ekimena da aipatutakoa, baina gertukoa zaien esparrutik, kiroletik, ekarpena egin nahi dutenak.
Hori dela-eta, Lasterbidean elkartasun herri lasterketak kirol mundutik –futbola, pilota, eskubaloia...– jaso dituen atxikimenduak plazaratzearekin batera, ekainaren 2an Oiartzunen egoteko gonbitea luzatu diote euskal herritar orori.

Euskal Herria
Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Jaiak
Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Euskal Herria
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Musika
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osasuna
