NAIZ.INFO

Ekainaren 6tik 8ra lehiatuko da Emakumeen Bira

Iurretan hasi eta Gatikan amaituko da XXVI. Emakumeen Bira. Hiru egunetan lau etapa lehiatuko dituzte eta hamazortzi taldetako 176 txirrindularik hartuko dute parte.

Iurretan ekingo diote XXVI. Emakumeen Birari, ekainaren 6an. Hamazortzi talde izango dira lasterketa lehiatzen, 176 txirrindulari guztira.

91,3 kilometro izango ditu lehen etapak eta Iurretan hasi eta bertan amaituko da. Bigarren etapa, aldiz, Aretxabaletan lehiatuko da.

Ekainaren 8a izango dute egunik gogorrena. Lehenengo 13,4 kilometrotako erlojupekoa izango dute Urduñan eta, ondoren, 88,7 kilometrotako etapa lehiatuko dute Fruiz eta Gatika artean.

GARA egunkaria da lasterketaren babesleetako bat.