
Donostiako Aste Nagusian Sagueseko kontzertuetan izango diren taldeen zerrenda ezagutzera eman du Udalak:
Abuztuaren 10ean (larunbata) Auryn taldea izango da; 11an, Julieta Venegas; 12an, Betagarri; 13an, Gatibu; 14an, Riot Propaganda (Los Chikos del Maiz eta Habeas Corpus); 15ean, Obrint Pas eta Lain (azken horiek hasierako talde gisa); eta !6an, ostirala, Fermin Muguruza Kontrakantxa.
Kartela
Sagueseko kontzertuekin batera, aurtengo Aste Nagusiko kartela ere aurkeztu dute gaur. Toya Huercanos diseinatzaile grafiko donostiarrak irabazi du Donostia Kulturak egin duen lehiaketa. Azaldu duenez, urtaroari, udari begiratu dio kartela egiterakoan, «hirian udaz nola gozatzen den». Bururatu zitzaion pertsonaia «eguzkiaren eta hondartzaren bila zebilen elurrezko panpina izan zen, hondarrezko panpina bihurtzen erraza zena». Hala, poliespanezko bi bola hartu, horiek estaltzeko spray bidezko kola erabili zuen, azenario bat, eguzkitako betaurrekoak eta eskuoihala. Emaitza, hareazko panpin bat, itsasoa atzean duela.
Huercanosek 2002ko estropaden kartel lehiaketa, 2003ko su artifizialena eta 2004ko Aste Nagusiko lehiaketa ere irabazi zituen.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
