
Estatu espainoleko Boletin Ofizialak Garoñako zentral nuklearraren jarduera amaitutzat eman duen egun berean, hamarkana lagunek zentralaren itxiera eskatu dute Gasteizko PPren egoitzaren aurrean, Eguzki talde ekologistak deituta.
Bertan, Garoñako jarduerari berrekiteko PPk «ate bat irekita» utzi nahi duela salatu dute eta, horretarako «ingeniaritza juridikoa» erabiliko duela aurreratu dute. Horregatik, zentrala eraisteko lanetan berehala hasteko eskatu dute.
EH Bildu koalizioko kideak ere izan dira protestan. Hauek jendarteari «ez erlaxatzeko» eskatu diote eta kalera atera eta zentralaren itxiera eskatzen jarraitzeko deia egin dute.
Hamarnaka lagun bildu dira elkarretaratzean eta zentrala ixteko ohiuak entzun dira. «PP arrisku nuklearra da» edota «Gure bizitzekin ez da jokatzen» bezalako afixak erabili dituzte.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

