Naiz.info
Bilbo

Urdaibaik irabazi du bigarren egunean, baina Kaikurentzat izan da Zarautzko ikurrina

Bermeotarrek sekulako estropada egin dute azken luzean eta Kaiku aurretik joan arren, azkarrenak izan dira helmugan. Hala ere, sestaoarrek irabazi dute ikurrina.

Kaiku garaipena ospatzen. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)
Kaiku garaipena ospatzen. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Ikuskizun bikaina eskaini dute San Miguel Ligako trianeruek Zarautzko uretan. Kaikuk irabazi du ikurrina, baina Urdaibai izan da azkarrena bigarren egunean.

Bermeotarrek azken luze bikaina burutu dute eta helmugan Kaikuri aurre hartzea lortu dute. Epaileek bideoak begiratu behar izan dituzte garaipena erabakitzeko, bi traineruak batera iritsi baitira.

Zarauzko ikurrina ostera, Kaikuk irabazi du lehen egunean lortutako segunduak ondo baliatuz. Sailkapen nagusian Hondarribia izan da hirugarrena eta Oriok laugarren tokian bukatu du. San Miguel Ligako sailkapenean tartea handitzea lortu du Kaikuk Oriorekiko.