NAIZ.INFO
Donostia

51 urteko Ondarroako arrantzale bati eraso egin dio marrazo batek

Senda agiria jaso du, jada, atzo gauean Landetatik 15 bat miliatara marrazo baten erasoa jasan zuen 51 urteko arrantzaleak. Ondarroako ‘Gure Leire’ ontziko gizona tretza teknikaz arrantzan ari zela eraso zion tiburoi batek Arcachon inguruan eta eskuin besoan haginkada jasan zuen.

Ondarroako 51 urteko herritar batek marrazo baten erasoa jasan zuen atzo gauean Arcachon inguruan, Landetatik 15 bat miliatara, ‘Gure Leire’ ontzian arrantzan ari zirelarik. Antza, tretza teknika baliatuz arrantzan ari ziren eta kordelina itsasontziaren bizkarrera igotzerakoan eskuin besoan haginkada egin zion tiburoi batek.

Helikopteroz eraman zuten gizonezkoa ospitalera eta gaua bertan pasa ostean senda agiria jaso du gaur goizean, zauria ez zen oso larria izan, antza.