Ajangizen, Gernika alboan, sutea piztu da goizean Maier enpresan. 10.30ak aldean jaso dute larrialdi zerbitzuek bertaratzeko deia eta Ertzaintzaren arabera ez da zauriturik izan. Ke dezente eragin du suteak, erabiltzaile batek Twitter bidez helarazi digun argazkian ikusi ahal den moduan, eta antza enbalatzeko materiala gordetzen duten inguruan sortu da sutea, beste lekuko batek sare sozial berberaren bidez adierazi digunaren arabera. Langile batzuk eskuak erre dituzte, antza, hasieran sua itzaltzen saiatu direlako.
Ez da sute bakarra izan. Gauerdia pasatxo Bilbon, Zorrotza eta Castrejana arteko errepidean okindegi bateko labe bat lehertu da eta kalte handia eragin du. Kasu honetan ere ez da izan zauriturik. Bilboko Udalak jakinarazi duenaren arabera langile bakarra zegoen ordu horretan lantokian, baina eraikiniko beste eremu batean zegoen leherketa izan denean.
Sutea Ajangizen: RT @ziharae: Sua kontrolatuta. Ke baltza zuritzen. Langile batzuk eskuak erreta hasiera batean sua amatatzen saiatzeagatik
— naiz: (@naiz_info) August 29, 2013