
‘Arma, tiro, bammm!’ (Elkar) eleberrian Euskal Herrian dauden arma lantegien kezkari heldu dio Joan Mari Irigoien idazle altzatarrak. Bi familia dira protagonistak: bata euskalduna eta bestea arabiarra. Bi istorio paralelo moduan aurkezten da nobela, familiek une batean topo egiten duten arte.
Irigoienek duen gaixotasuna dela-eta, nahiago izan du gehiegi ez hitz egitea gaur goizeko aurkezpenean, baina Pako Aristi idazleak ondo defendatu du bere lagunaren liburua, bere ustez «Joan Mari bezalako idazle batek abokaturik behar ez» badu ere. Aristiren esanetan, nobela sakona da ‘Arma, tiro, bammm!’, eta Siriaren inguruan hainbeste hitz egiten den une honetan, gaurkotasun handikoa, gainera.
«Oso modan dagoen gai bat ere jorratzen da –aipatu du Aristik– bi kulturen arteko gorrotoa, mendeku gosea, batak bestea menperatzeko nahia eta negozio baten hipokrisia». Era berean, uste du, eleberria irakurri eta gero lortzen dugun lekziorik garrantzitsuena mundu guztian pertsona guztiak berdinak garela da.
Irigoienek dokumentazio lan sakona egin behar izan du, batez ere, islamari buruz mintzatzean. Asko irakurri du gaiaren inguruan eta zenbait adituri laguntza eskatu die. Hala, Mari Jose Lasa esatariak, Karlos Zurutuza kazetariak eta Antonio Eskalante Gasteizko talde antimilitaristako kideak lagundu egin diote istorioa osatzen. Bere anaia Imanolen laguntza ere izan du, nobelaren portada ilustratzeko. Ez da egiten duen lehen lana, eta horregatik, idazlearen 65. urtebetetzea ospatzeko (irailaren 30ean beteko ditu) erakusketa bat prestatuko dute Altzako kultur etxean, non Imanol Irigoienek anaiarentzat egindako portada guztiak ikusgai izango diren, omenaldi gisa.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
