Euskal jendarteari «inoiz baino indartsuago mobilizatzeko» deia egin du LABek Herriraren kontrako polizia operazioaren harira. Ohar bidez adierazi du «ez dela gertaera isolatu bat», Madrilgo Gobernuaren «itxikeriaren isla argia baizik».
«Eskubideen urraketan eta herri honen aurkako jazarpenean beste urrats bat eman du espainiar Gobernuak, euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsara zuzendutako mugimendu eta ekimen oro kriminalizatu, isilarazi eta oztopatzeko asmoz», esan du.
Mariano Rajoyren Exekutiboak Euskal Herrian irekitako aro berriari «galga» jartzea leporatu dio, «blokeo egoeran askontzeko dituen bitartekoak aplikatuz».
Bere iritziz, «euskal jendarteak ez du ulertzen, gutxiago babesten, Estatuen aldetik dagoen erasorako jarrera zentzugabea».
«Gatazkaren konponbidea burura eramateko denon inplikazioa beharrezkoa» dela ohartarazi du eta «hitzetatik ekintzetara pasatzeko tenorea» dela azpimarratu.
Datozen egunetan egingo diren mobilizazioei atxikimendua adierazi die LABek eta beraietan parte hartzeko deia luzatu du.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

