
Bilbon eginiko agerraldi batean, LAB eta ELAko idazkari nagusi diren Ainhoa Etxaide eta Adolfo Muñozek hartu dute hitza eta, aipatu sindikatuen izenean, gogor gaitzetsi dute Herrirako 18 kide atxilo hartzeko «erabaki politikoa».
Esan dutenez, asteleheneko polizia operazioa «herritargoaren eskubide zibilen aurkako erasoa» da eta, horregatik, dei egin dute ostiralean lantokien aurrean eta herrietan egingo diren ordu erdiko bilkuretan (12.00-12.30) zein larunbateko manifestazioan (17.30, La Casilla) parte hartzeko. Masa sozialaren bidez Euskal Herrian abiatutako prozesu politikoa baldintzatzea da helburua.
Sarekada presoen eskubideen aldeko borroka kriminalizatzeko xedea duela nabarmendu ondoren, atxilotuen berehalako askatasuna aldarrikatu dute.
Etxaidek eta Muñozek garbi adierazi dute Herrirak «giza eskubideen defentsan» jarduten duela, Euskal Herrian aski ezaguna dela, eta sindikatuek bat egin dutela helburu horiekin.
Haien iritziz, sarekadak islatzen du Estatu espainolak bide demokratikoen bidez jarduteko duen «ezintasun politikoa».
Gogoratu dute, gainera, atxiloketok oso une zehatz batean iritsi dira: urtarrilerako iragarri zuten mobilizazio erraldoiaren prestaketa lanak hasi behar zirenean, «euskal jendartearen gehiengoaren nahia» agerian utzi izan duen mobilizazioarena alegia.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)



