NAIZ.INFO
ERROMA

110 gorpu erreskatatu dituzte Lampedusan eta 200 lagun desagertuta daude

Erreskate taldeek 110 gorpu erreskatatu dituzte Lampedusako kostaldean hondoratu zen itsasontzitik, horien artean lau haurrenak. 200 desagertu inguru daude oraindik.

Gorpuak pilatuta, Lampedusako portuan. (Nino RANDAZZO/AFP)
Gorpuak pilatuta, Lampedusako portuan. (Nino RANDAZZO/AFP)

Erreskate taldeek 110 gorpu erreskatatu dituzte atzo Lampedusa irlaren parean hondoratu zen itsasontzitik. Beste ehun bat gorpu ontzian bertan harrapatuta daudela uste dute, eta beste 200 lagun inguru desagertuta daude. 155 lagun bizirik irten dira.

Erreskatatu dituzten hilotzen artean lau haur eta 49 emakumerena daude.

Itsasontziak Somalia eta Eritreako 500 etorkin inguru zeramatzan eta Lampedusara iritsi aurretik hondoratu zen, su hartuo ondoren.

Italiako Gobernuak dolu eguna ezarri du ostiral honetarako