Gaur hasi da 2007an A8 autobidea mozteagatik auziperatuta dauden bost gazteen aurkako epaiketa.
Jarrai-Haika-Segi auzia Madrilgo epaitegietan zela, A8 autobidea Zarautzen moztu zuten, bidoietara kateatuta. Ekimen horrengatik, 30 hilabeteko espetxe zigor eskaera banari egin beharko diote aurre.
Auzipetuetako hiruk bideo bat eskegi dute sarean, epaiketara aurkezteko asmorik ez dutela jakinarazteko. Epaiketa hasi denean, epaileak hiru gazteak atxilotzeko agindua eman du.
«Eguneroko bizitzarekin» jarraitzeko asmoa dutela adierazi dute, eta kalean, eskolan zein lantegian borrokan segitzeko konpromisoa agertu dute.
Zentzu horretan, «elkartasunetik konpromisora» igarotzeko ordua iritsi dela nabarmendu dute, errepresioari bukaera emateko «herri aktibazioa» garrantzitsua delako. Haien kontrako auzia salatzeko egingo diren ekimenetan parte hartzeko deia egin dute.

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak


