NAIZ.INFO
DONOSTIA

Bengoetxea VI.ak eta Idoatek lehen puntua lortu dute final laurdenetako ligaxkan

Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Idoatek lehen puntuak eskuratu dituzte Lau eta Erdiko Txapelketako final laurdenetako ligaxkan, hurrenez hurren Ekaitz Saralegi eta Iker Arretxe mendean hartuta. 22-8 eta 22-21eko emaitzekin bukatu dira partidak.

Mikel Idoate eta Iker Arretxeren arteko partidaren une bat. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Mikel Idoate eta Iker Arretxeren arteko partidaren une bat. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Donostiako Atano III.a frontoian, Oinatz Bengoetxeak garaipen argia lortu du Ekaitz Saralegiren aurka, 22-8 bukatu baita partida.

Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatu den partida, aldiz, askoz orekatuagoa izan da eta azkenik Idoatek irabazi du, puntu bakarreko aldearekin (22-21).

Emaitza hauekin, honakoak izango dira datorren asteburuan jokatuko diren partidak: Bengoetxea VI - Idoate eta Saralegi - Arretxe II.

Lehen multzoko partidak bihar jokatuko dira. Bilbon Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo izango dira aurrez aurre.

Igandean bukatuko da ligaxkako lehen jardunaldia, Eibarren, Yves Salaberry eta Joseba Ezkurdiaren arteko partidarekin.