NAIZ.INFO

Fagorrek ez du gaur aurkeztuko Edesarentzat hartzekodunen lehiaketa

Edesaren hartzekodunen lehiaketaren aurkezpena ez du gaur burutuko Fagorrek, aurrez esperota bezala. Hurrengo egunetan gauzatuko du Grumal eta Proiek filialen kasuan bezala.

(Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
(Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Fagorrek ez du, azkenik, gaur aurkeztuko Edesa hartzekoduenen lehiaketara. Hala espero bazen ere taldeak berak iragarri du Donostiako Auzitegira ez duela gaur eramango eskaria. Beraz, hurrengo egunetan gauzatuko du Grumal eta Proiek filialen kasuan bezala.

Fagor pasa den urriaren 16tik dago hartzekodunen aurre-lehiaketan, hilabete beranduago aurkeztu zuen hartzekodunen lehiketara enpresa nagusia eta Fagor Ireland filialarena. Matercook filial poloniarraren eta Brandt frantziarraren lehiaketak ere aurkeztu ditu eta gainontzekoekin gauza bera egingo duela iragarri du.

Aste honetan espero da Donostiako Merkataritza Auzitegiak taldearen lehiaketa onartzea.