NAIZ.INFO
OÑATI

Gizon bat hil da Oñatin, traktorea mendi-hegal batetik erorita

56 urteko gizon bat hil da arratsaldean Oñatin, gidatzen zuen traktorea mendi-hegal batetik erori ondoren.

Ertzaintzak azaldu duenez, arratsaldeko 15.55ean kamioi bat eta traktore bat aurrez aurre topatu dira Oñatiko Olabarrieta auzoko bide batean.

Bi ibilgailuentzat nahikoa tokirik ez zegoenez, traktorearen gidariak bide ertzera hurbildu du ibilgailua kamioiari pasatzen uzteko, baina maniobra egiterakoan mendi-hegaletik erori da eta gidaria traktoretik irten da. Azpian harrapatu du eta gizona, 56 urtekoa, hil egin da.