
Amets Arzallus hendaiarra da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldun berria. 13.500lagun batu dira BECen finala zuzenean jarrraitzeko eta hasieratik igarri da bertsozale ugarik Arzallus ikusten zutela irabazteko faborito nagusi bezala.
Hendaiarrak Maialen Lujanbio, orain arteko txapelduna, izan du bidelagun buruz burukoan eta txapeldunari aurrea hartzea lortu du. Goizeko saiotik nagusitu da txapeldun berria, baina buruz burukoan Joseba Sarrionandiaren paperean jarri denean bertso hunkigarriak egin ditu.
Txapela irabazi ostean, honela adierazi du beren poza Arzallusek: «Aitarena den txapel hau eskaintzen diot amari, haurra nintzela euskeraz erakutsi zidanari». BEC bete duten bertsozaleek txaloka eta zutik jarriz erantzun diote txapeldun berriari.
Azken puntuazioa honakoa izango da: Amets Arzallus (1737,5 puntu), Maialen Lujanbio (1686,5), Igor Elortza (1164 puntu), Aitor Mendiluze (1155 puntu), Aitor Sarriegi (1106 puntu), Unai Iturriaga (1099 puntu), Beñat Gaztelumendi (1099 puntu), Sustrai Colina (1082,5 puntu).

Hasta seis agentes de la Policía Local de Santurtzi redujeron violentamente a Ander Sáenz

De los «bobbies» de Garaikoetxea al «búnker» de la Brigada Móvil, ¿hay vuelta atrás?

La guerrilla sentimental de Silvio Rodríguez

Los guardias civiles que crucen por la «pasarela» cobrarán más que los policías forales





