
Punturo sentiarazi zigun zerbait, batez ere, ia denok bizi izan dugulako egoera hori goiz edo berandu. 2001eko Maialenen tankera gehiago zuela iruditu zitzaidan Beñatenak. Pentsa, gaiak aipatzen zituen bi aldeak, alde fisikotzat hartu zituen bakarra izan zela, kristal batek bereizirik. Kanpora begirako deskribapena eta barrura begirakoa bereizi zituen bi ariketa iruditu zitzaizkidan. Biak ederrak.
Beste puntan jarriko nituzke Maialen beraren zortziko nagusia edo Mendiluzeren seiko motza, zortziko txikia, hamarreko txikia, arratsaldeko bakarkakoa... Saio osoa oinarritu baitzuen Aitorrek bere arrazoiketan, bere estiloa ere halaxekoa izaki. Saio borobila egin zuelakoan nago, hasi eta buka.
Sentimenduak eta arrazoiak ezkontzen zortziek asmatu zuten, baina bereziki, esango nuke, Ametsek egin zuela goizeko kartzelan. Hobeto egiterik ez dago. Desberdin bai, Maialen kasu, baina hobeto ez. Batak barruko arrazoiekin, sentimenduekin eraiki zuen entzulearekiko zubia eta besteak kanpo arrazoietan oinarrituta sortu zuen entzuleagan sentimendua. Bai dotore! Oraindik harrituta jarraitzen dut.
Atzo entzundako askorekin jarraitzen dut harrituta egia esanda. Hauek entzunda erraza dirudi bertsotan egiteak, baina hain bertsokera desberdinak ikusita, nola esan bata bestea baino hobea denik?
Beraz, denen aipamena egiteko lekurik ez eta denei zorionak eta eskerrak eman nahi nizkieke atzoko saioagatik. Bertsoa ez da neurtu eta errimatzea soilik, eta zerbaitegatik da hain zaila horra iristea. Bejondeizuela!

Dos miembros de Iranekin Bat detenidos en Bizkaia por la AN, que los relaciona con Hizbulah

UCO y UDEF, dos arietes judiciales marcados por la violencia y el espionaje

Batalla para salvar el frontón que corona la sierra de Urbasa

El Ayuntamiento de Etxebarri condena los altercados y apoya la actuación policial



