LABen Komite Exekutiboak oharra kaleratu du EPPKren azken adierazpenaren balorazioa egiteko. Sindikatu abertzalearen iritziz, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak «erantzukizun politikoa» erakutsi du eta urratsa egin du gatazka politikoaren ondorioak gainditzeko bidean aurrera egin ahal izateko. «Urrats sendoa eta eraginkorra» presoen auzia konpontzeko, azpimarratu du.
Nabarmendu duenez, euskal eragile politiko, sozial eta sindikalek beren konpromisoak «indartu behar dituzte euskal preso politikoak Euskal Herriratzeko eta etxeratzeko bidean urrats gehiago eman ahal izateko». Ildo horretan, iragarri du euskal sindikatuekin harremanetan jarriko dela, EPPKren adierazpenarekin «sortutako egoera berria aztertzeko eta irekitako bidean lagundu dezaketen iniziatiba sindikalak baloratzeko».
Horretaz gain, dei egin die langileei EPPkren adierazpena lantokietan zabal dezaten eta presoak eta iheslariak Euskal Herriratzeko eskakizuna mobilizazioen bidez indartzen jarrai dezaten.
EPPKren «erantzukizun politikoa» txalotzearekin batera, LABek «egoera historiko hau kudeatu behar duten gobernuei falta zaien maila politikoa» salatu du. «Honetan ere eskutik hartuak doaz Madrilgo eta Gasteizko gobernuak, konponbideak eraikitzeko inolako asmo, borondate eta ausardiarik gabe», adierazi du.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

