NAIZ.INFO
GASTEIZ

Gorbeian hil den emakume baten gorpua erreskatatu du Ertzaintzak

Emakume bat hil da gaur goizean Gorbeia mendian, Arabako aldean. Gorpua helikopteroz erreskatatu du Ertzaintzak.

Lakuako Gobernuko Segurtasun Sailak azaldu duenez, eguerdian jaso dute abisua SOS Deiaken, 54 urteko emakume bat konorterik gabe zegoela ohartarazteko, antza denez bihotzekoa izan ondoren.

Buruako harrobiaren inguruan gertatu da ezbeharra, Zuiako udalerrian, Gorbeiaren Arabako aldean. Larrialdietarako unitateak bidali dituzte hara eta emakumea berpizten saiatu diren arren, ordurako hilda zegoen.

Helikoptero batek gorpua Gasteizera eraman du.