NAIZ.INFO
BILBO

Garraio eta jantokietako sindikatuekin aste honetan bilduko da Lakuako Hezkuntza Saila

Lakuako Gobernuko Hezkuntza Saila aste honetan bilduko da ikastetxe publikoetako garraio eta jantokietako langileen ordezkariekin. Greba mugagabean dira atzotik.

Araiako Etxaurre ikastolara joateko auto ilarak sortu dira garraioaren greba dela-eta. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Araiako Etxaurre ikastolara joateko auto ilarak sortu dira garraioaren greba dela-eta. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Cristina Uriarte Lakuako Hezkuntza sailburuak aurreratu duenez, aste honetan, ziur aski bihar, bilduko dira sindikatuekin ikastetxe publikoetako garraio eta jantokietako langileen greba dela-eta.

Atzo enpresen ordezkariekin bildu zen Lakuako Gobernua. Esan duenez, bi aldeak «mahai batean eseri eta negoziatzea» lortu nahi du Hezkuntza Sailak. «Gutxienez hitz egiten hasiko diren itxaropena dugu», adierazi du Uriartek.

Guztira 500 langile inguru daude greban eta 15.000 ikasle ingururi eragiten die. Lan hitzarmenaren negoziazioan dago desadostasuna.