
Orain hilabete eta erdi amaitu zen urrian 40 gazte independentisten aurka Madrilen abiatutako epaiketa, azkenean 36 izan ziren auzipetuak beste lauk epaiketara agertzeari uko egin eta dinamika desobedientea abiatu zutelako. Irati Mujika, Idoya Iragorri, Unai Ruiz Pou eta Goizane Pinedo ziren lau gazte horiek eta gaurtik aurrera epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean Segiko kide izatea egotzita.
Urtarrilaren 18an atxilotu zituzten Pinedo eta Ruiz gasteiztarrak ekimen jendetsu baten baitan. Kalejira deitu zuten desobedientzia ekimena amaiera bidean jartzeko eta jendeak babestuta eraman zituen Ertzaintzak espetxera. Aste eta erdi lehenago, bere bizitoki zuen Aramaio herrian atxilotu zuten Irati Mujika.
Hurrengo astean, Sestaon atxilotu zuten Idoya Iragorri, hiru hilabete iraun zuen ekimen desobedienteari amaiera emateko udaletxeko atean kateatu ostean.
Lau gazte hauek ere libre utz ditzatela eskatuz elgarretaratzeak izango dira egun hauetan. Eleak mugimenduak deitu ditu batzuk. Gasteizen, adibidez, bihar 20.00etan egingo dute protesta.
#40aklibre Gaur eta bihar Goizane, Unai, Irati eta Idoia epaituko dituzte. Ostegunean kontzentra Gasteizen pic.twitter.com/F1fKRKhgwO
— Eleak Mugimendua (@EleakMugimendua) March 26, 2014

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
