
Izaskun Bilbao Lizarran izan da gaur eguerdian, hauteskunde ekitaldi batean. Genero berdintasunaren inguruan mintzatu da hautagai jeltzalea eta Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuak, bere presentziarekin, babesa adierazi die Bilbaoren proposamenei.
EAJko Europarako zerrendaburuak berdintasuna Europar Batasuneko politika guztietan sartzea defendatu du, «eskakizun demokratikoa» baita. Administrazio Kontseilu guztietan eta politikan berdintasuna aldarrikatu du eta, horrekin batera, genero bortxakeriaren aurkako plana ere aldarrikatu du.
«Orain eta hemen hitza ematen dugu lan egingo dugula emakume eta gizonen arteko berdintasuna Europar Batasuneko politika guztietan egon dadin. Estatistika homogeneoak proposatuko ditugu desberdintasunaren eta emakumeen kontrako bortxakeriaren dimentsio erreala ezagutu ahal izateko. Egiten dugunaren eragina neurtzeko, zuzendu behar dena zuzentzeko eta hori guztia partekatzeko», adierazi du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Matan al exlíder nacionalista corso Alain Orsoni en el funeral de su madre

El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki





