Naiz.info
Donostia

‘Euskaraz bizi nahi dut’ film laburren lehiaketa abiarazi dute Kontseiluake eta Zinemaldiak

Zinemaldiak eta Kontseiluak ‘Euskaraz bizi nahi dut’ film labur lehiaketaren edizio berria aurkeztu dute. Aurten sari gehiago eta bi atal (profesionalena eta amateurrena) izango dira eta lanik onenak Zinemaldiaren 62. edizioaren baitan emango dira.

Zinemaldiak eta Kontseiluak ‘Euskaraz bizi nahi dut’ film laburren lehiaketaren edizio berri bat aurkeztu dute. Aurkezpenean Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao eta Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos izan dira azalpenak ematen.

Paul Bilbaok film laburren lehiaketa azken urteotan Kontseilua sustatzen ari den ‘Euskaraz bizi nahi dut’ dinamika orokorraren baitan kokatu du. «Lehiaketaren helburua euskaraz bizi nahi dut  ideia ahalik eta gehien hedatzea da, horrela, kasu honetan hizkuntza zinematografikoa erabiliz, gero eta norbanako gehiagok ideia hori bere egitea, gero eta jende gehiagok euskaraz bizitzeko hautua egitea, dakitenek hitz eginez eta ez dakitenek ikasiz», adierazi du Bilbaok.

Gaiari dagokionez, film laburrek euskaraz bizitzeko nahiari buruz hitz egin beharko dute: motibazioak, oztopoak, pozak, etsipenak, konplizitateak... «Hori guztia hizkuntza zinematografikoaren bidez, era bizi eta freskoagoan kontatzen lagunduko diguten laburrak nahi ditugu», adierazi du Kontseiluko ordezkariak.
A

urtengo edizioan sari hobeak eskaintzeko ahalegin berezia egin dute bi aldeek eta bi atal desberdin izango dira, bat profesionalentzat eta bestea amateurrentzat. Profesionalen atalean 3.5000 euro arteko sariak izango dira eta amateurren atalean 1.750 euro artekoak; «hori bai, egileak berak erabakiko du zein ataletara aurkeztu nahi duen bere lana», argitu du Bilbaok. Lanak aurkezteko azken eguna 2014ko irailaren 8a izango da.

inemaldiko zuzendariak bestalde, eremu guztietan euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko honelako ekimenen garrantzia azpimarratu du, kasu honetan bereziki zinema munduan.

Lehiaketara aurkezten diren lan onenen proiekzioa zein sari banaketa Donostia Zinemaldiko 62. edizioaren baitan ospatuko dira, irailean, Zinemaldiak erabili ohi dituen aretoetako batean. Era berean, zinema munduko ordezkariez gain Zinemaldiko ordezkari batek eta Kontseiluko beste batek osatuko dute film laburren lehiaketako epaimahaia.