NAIZ.INFO
DONOSTIA

Javi Lara, Lehen Mailako Eibarren aurreneko fitxaketa

Lehen Mailan jokatuko duen denboraldiari begirako prestaketa lanetan ari da Eibar eta, bide horretan, lehen fitxaketa ere iragarri du: Javi Lara Ponferradinako erdilariarena.

Lehen Mailako ibilibideari ekiteko aurreneko fitxaketa iragarri du Eibarrek bere webgunearen bitartez. Zehazki, Javi Lara Grande erdilari kordobarra, 28 urtekoa, denboraldi baterako fitxatu du.

Kontratua beste denboraldi baterako luzatzeko aukera ere badago.

Javi Lara Ponferradinatik datorren jokalaria da.