NAIZ.INFO
IRUÑEA

Sanferminetan ikurrina eta Nafarroako bandera ateratzeko deia egin dute arrantzaleek

Arrantzale bizardunek sanferminetan ikurrina eta Nafarroako bandera kalera ateratzeko deia egin diete herritarrei, bideo batean. Txupinazoaren egunerako hitzordua ere jarri dute.

Arrantzale bizardunen bideoa jaso du Ahotsa.info agerkariak eta bertan hiru lagunek sanferminetan ikurrina eta Nafarroako bandera ateratzeko deia egin dute, «eskubide osoa baitute kalean egoteko». Ikur horiek balkoietan jartzeko ere galdegin dute.

Gainera, uztailaren 6an, txupinazoaren egunean, 10.30ean Udaletxeko plazan agertzeko deia egin dute, ikurrina eta Nafarroako banderarekin.