NAIZ
BILBO

Elkarretaratzea egingo dute Bilbon, Gazako sarraskia salatzeko

Euskal Herria-Palestina sareak antolatuta, elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean Bilbon, Gazako sarraskia salatu eta palestinarrei elkartasuna adierazteko.

Elkarretaratzea 19.30ean izango da Bilboko Arriaga plazan. Euskal Herria-Palestina sareak Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatu nahi du eta elkartasuna helarazi palestinarrei.