
Basque Culinary Centerrek, Donostia Zinemaldiak eta Berlingo Nazioarteko Zinema-jaialdiak Culinary Zinema sailaren programazioa aurkeztu dute gaur. Prentsaurrekoan izan dira Thomas Struck, Berlingo zinema-jaialdiko Culinary Zinema saileko arduraduna, Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendaria, eta Jose Luis Rebordinos, Donostia Zinemaldiaren zuzendaria.
Culinary Zinema sailaren laugarren edizioari irailaren 20an emango zaio hasiera ‘The Hundred-Foot Journey’ filmaren emanaldiarekin. Helen Mirren oscar-irabazlea du protagonista, Lasse Hallström zinemagileak zuzentzen duen lanean. Aurtengo edizioaren programa zazpi filmek eta lau film laburrek osatzen dute guztira.
Film-sortarekin batera, ohi denez, nazioarteko ospea duten hainbat sukaldarik prestatutako afari tematikoak eskainiko dira Basque Culinary Centerren eta Ni neu, Tenis Ondarreta eta Mirador de Uliako jatetxeetan.
Horrez gain, aurten lehendabizikoz, Tokyo Gohan Film Festivalarekiko lankidetzari heldu dio Culinary Zinema sailak. Tokioko Harajuku auzoko Omote-Sandon egiten da zinemaldia, ordezko kultura eta bizimoduaz gozatzeko toki behinenean. Tokyo Gohan Film Festivalek aukeratutako epaimahai batek 10.000 euroko sari bat esleituko dio Culinary Zinema atalean programatutako filmetako bati, eta filmaren nazioarteko banatzaileari edo, halakorik ez baldin badu, ekoizleari emango zaio.
Tokyo Gohan Film Festival jaialdiaren zuzendari Naoki Kairen hitzetan, «sekulako ohorea da Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean jardutea, eta espero dugu lankidetza oparo baten hasiera izatea hau; hala, Donostia, mundu zabaleko film gastronomikoak eta sukaldaritzako kultura Japonian ezagun egin daitezen, gure Zinemaldiari esker».

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

Mutualistas vizcainos percibirán mayor importe en su pensión al ajustarse sus retenciones

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»
