Donostiako Aste Nagusiaren balantze ofizialean Juan Karlos Izagirre alkateak puntu beltz gisa izandako eraso sexista aipatu zuen, gaur jakinda bigarren bat ere izan zela. Antza, abuztuaren 14tik 15erako gauean Kontxako pasealekuan gertatu zen. Erasotzailea emakume batengana gerturatu zen mehatxuka, honek, ordea, aurre egin zion eta alde egitea lortu zuen eta salaketa jarri.
Donostiako Udalak ohar bidez gaitzetsi du erasoa. Naiara Sampedro Berdintasun zinegotziak garrantzia eman dio emakumeak erasotzaileari aurre egin izanari eta herritarren protesta kasurik larrienetatik harago dola nabarmendu du: «orain arte hilketak eta bortxaketak gertatzerakoan erakusten zuen jendarteak gaitzespena, baina aurrerapauso bat ematen ari gara sexu eraso saiakera bat ere gaitzesten ari garenean eta salaketen aurrean erantzun aktibo bat ematen dugunean».
Indarkeria sexistaren aurka Udalak abiatutako kanpaina aipatu du Sampedrok eta mugimendu feministak bihar arratsalderako (19.00etan Bulebarrean) deitu duen mobilizazioarekin bat egiteko deia egin du.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

