NAIZ
LOGROÑO

Degenkolb izan da nagusi Logroñon, eta Contadorrek lider jarraitzen du

Giant Shimano taldeko John Degenkolb txirrindulari alemaniarrak Vuelta honetako hirugarren garaipena eskuratu du, Logroñotik atera eta bertan bukatu den etapan (166 km). Alberto Contador (Tinkoff Saxo) sailkapen nagusiaren buruan jarraitzen du. [Webgune berezia]

John Degenkolb, besoak jasota, garaipena ospatzen. (Jose JORDAN/AFP PHOTO)
John Degenkolb, besoak jasota, garaipena ospatzen. (Jose JORDAN/AFP PHOTO)

John Degenkolbek lau ordu, 11 minutu eta 18 segundu behar izan ditu hamabigarren etapako 166 kilometroak egiteko. Logroñotik atera eta bertan bukatu da ibilbidea.

Tom Boonenen (Omega) eta Jacopo Guarnieriren (Astana) aurretik helmugaratu da alemaniarra. Nacer Bouhanni helmugara iristeko 1.000 metro falta zirela erori egin da.

Alberto Contadorrek lider jarraitzen du, eta 20 segunduko abantaila du Alejandro Valverderekiko. Rigoberto Uran minutu bat eta zortzi segundura dago.

Bihar, hamahirugarren etapa izango da jokoan, Belorado eta Cabarcenoko Parkearen artean. (188 kilometro).

NAIZen webgune bereziak itzuliari buruzko informazio zabala eskaintzen du.