
Aske Gunearen bultzatzaileek Loiolan egunotan jazotakoaren balorazioa egin dute, Ertzaintzak herri harresia deuseztu eta biharamunean.
Modu batera edo bestera Aske Gunean parte hartu duten guztiak zoriondu egin dituzte, eta Ertzaintzak atxilotu zituen Jazint Ramirez, Irati Tobar, Igarki Robles, Xabier Arina eta Imanol Salinasi elkartasuna eta babesa adierazi diete.
Loiolan gertatutakoa «latza» izan dela nabarmendu dute eta ez dute errepikatzerik nahi. «Ez dugu lagun gehiagoren atxiloketa eta espetxeratzerik bizi nahi, ez dugu eskubideak praktikatzeagatik auziperatutako euskal herritarrik nahi», adierazi dute, baina, aldi berean, «motiborik ematen jarraitzen badute» berriro egingo dutela ohartarazi dute.
Aske Guneko bultzatzaileen arabera, atzokoa «salbuespen politikekin eta epaiketekin bukatzeko bide luzean urrats berria» izan zen, «ekimen zehatz honi begira Aske Guneko lagunek eta auziperatuek geure buruei jarritako helburuak lortu ditugulako».
Igandetik astelehenera Loiolan bizitakoa «hasi berri den epaiketa honen eta beste guztien aurka borrokatzeko erregai» izango dela sinistuta daude, oharrean diotenez.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»


