NAIZ
DONOSTIA

Prezioek gora egin dute irailean Hego Euskal Herrian

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) gora egin du irailean Hego Euskal Herrian, argindarraren eta jakien salneurrien garestitzeak eraginda. Gipuzkoan izan da igoerarik handiena.

Jakien prezioen gorakadak eragin du KPIren igoera irailean.
Jakien prezioen gorakadak eragin du KPIren igoera irailean.

Prezioak garestitu egin dira Hego Euskal Herrian irailean aurreko hilabetearekin alderatuta, INE estatistika institutu espainolak zabaldu dituen datuen arabera. Igoerarik handiena Gipuzkoan izan da, %0,4 igo baita irailean.

Nafarroan igoera %0,3koa izan da, eta Bizkaian, %0,2koa. Araban ez da aldaketarik izan Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) eboluzioan.

Urte artekoari erreparatuta, inflazio tasa %0,2koa da Gipuzkoan, eta hamarren bat baxuagoa Bizkaian. Araban ez da aldaketarik izan eta Nafarroan balio negatiboetan jarraitzen du (-%0,3) urte arteko inflazioak.

INEren arabera, argindarraren eta jakien prezioen garestitzeak eragin du KPIren igoera irailean.