
Eguraldiak ez du lagundu, baina hala ere, jendeak erantzun eman dio kulturzaleen urteroko zitari. Goizeko 10.00etan, Azoka ireki baino ordu erdi lehenago egin dute antolatzaileek Azokaren balorazioa.
Iazko zifrei eutsi zaie, bai salmenta kopuruari dagokionez eta bai bisitariei ere. Egun oso bat geratzen zaio aurretik oraindik Azokari, baina orain arte dagoeneko 120.000 izan dira Durangora geruratutako azokazaleak.
Ahotseneak berebiziko garrantzia izan du berriro. Plaza bete jende ibili da egunero eta sortzaile eta publikoaren arteko harremana finkatzeko balio izan du. Gainontzeko guneetan egindako balorazioa ere positiboa izan da, erantzun ona izan baitu gerturatu den jendearen aldetik.
Editore eta musikagileak ere pozik, krisiak krisi, salmentei eustea lortu dutelako. Publikoaren nahiak ezagutzeko leihoa irekita edukitzea berebizikotzat jo dute, etorkizuneko eskaintzak gehiago zehazteko balio duelako.
Gogoeten Plazak ere arrakasta itzela izan du aurten. Hizkuntza, finantziazioa eta transmisioa hizpide, sektorearen kezken hausnargune izan da egun hauetan. Hurrengo edizioan ere jarraipena izango du.
49. edizioa amaitu gabe, dagoeneko hurrengo urtera begira jarri da Azoka. Zifra borobila dator, urrezko ezteiak. Bai Azokarrentzat eta bai Gerediagarentzat ere. Elkarlan eredua sutatu eta norabide berean jarraituko dutela aurreratu dute.

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

