NAIZ

Berasaluzek eta Zubietak kostata lortu dute garaipena

22 eta 21 irabazi dute Urrutikoetxeka eta Untoriak osoatzen duten bikotearen kontra.

Berasaluze pilota astintzen. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
Berasaluze pilota astintzen. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

Uste baino gehiago lan egin behar izan dute Berasaluzek eta Zubietak eta Urrutikoetxea eta Untoria, Olaizola-Beroiz bikotearen ordezkoak, gainditzeko.

 0 eta 8 aurreratu dira markagailuan Urrutikoetxea eta Untoria. 11 eta 19 ere irabazten joan dira, baina Berasaluze eta Zubietaren erreakzioa iritsi da eta garaipena lortu dute.