
2013an Ernai gazte antolakundearen jaiotza ospatzeko antolatutako Gazte Danbada jaialdiaren harira izango dira epaituak Periko Solabarria, Iraitz Salegi topatu.info agerkari digitaleko kazetaria eta Ernaiko zazpi kide Audientzia Nazional espainiarrean.
Maiatzaren 28 eta 29an egingo da epaiketa eta, «terrorismoari gorazarre» egitea leporatuta, 18 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen dute fiskaltzak eta AVTren akusazio partikularrak Solabarria, Salegi eta Ernaiko kide batentzat, bi urtekoa, aldiz, gazte antolakundeko beste sei kideentzat.
Epaiketaren harira oharra kaleratu du Ernaik. Bertan, auzi berri honekin Estatu espainiarrak, «beste behin», gazteak jomugan jarri dituela ohartarazi du. «Estatu espainiarrak bere sare polizial eta judizial osoa martxan du haien eredu, muga eta ‘egien’ aurka doan euskal herritarron jarduna kriminalizatu asmoz», adierazi du.
Horregatik, eta inputazioak jaso zituztenean egin zuten gisan, salatu du gazteriaren aurkako «eraso gogorra» dela honako hau.
Alta, gaineratu du «mehatxuek eta zigorrek» ez dutela Euskal Herri aske baten alde egiten duten gazteen eguneroko jarduna geldituko. «Inposatutako ereduetatik at bizi nahi izateagatik eta herri honen eraikuntzan parte hartzeagatik epaitu nahi gaituzte», ohartarazi du gazte antolakundeak.
«Baina jakin dezatela lehen lerroan aurkituko gaituztela, eta behin eta berriz kolpatu arren, konponbidearen bidean urratsak ematen jarraituko dugula», azpimarratu du.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

