PS alderdia erraz gailendu da Departamenduko bozen lehen itzulian, Hendaiako kantonamenduan, baina hala ere bigarren itzulira joan beharko du. Kotte Ezenarro eta Chantal Kehrig Cottenconek osatutako bikoteak bozen %29,49 eskuratu du, Marie-Josee Goya eta Jean-Baptiste Sallaberry zentro-eskuineko bikotearen aurretik. Azken horiek %18,39ko babesa jaso dute. Horrenbestez, egungo auzapeza eta aurrekoa lehian izango dira heldu den igandean.
EH Bai (Claire Legardinier eta Pantxo Tellier) izan da hirugarren indarra Hendaia-Hego Kostaldean, bozen %13,62rekin. Haien atzetik oso gertu zentro-eskuineko aliantzako Henri Levrero eta Sandrine Urchueguia bikotea, %13,36rekin.
Fronte Nazionaleko ultraeskuindarrek bosgarren postua eskuratu dute, botoen %12,92rekin; Alderdi Komunistak (PC) bozen %8,55 jaso du eta EAJ-PNBk, %3,69.


Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

